XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikerkuntz zentru horietan egiten ari diren proiektu garrantzitsuenetako batzuk adieraziko ditugu.

- Hutsegiteen urrundiko detekzioa linea luzeetan (CEIT).

Sistema multiprozesadore bat garatu da, tentsio altuetako lineetan hutsegiteak sortzen direnean non gertatzen diren jakiteko Sistemak, 200-300 km-ko distantzietan, akatsa zein tokitan gertatu den %1eko prezisioarekin informatzen du.

Gainera, 12.800 datu/segundo metatuz, multiprozesadoreak akatsaren unean diren tentsio eta intentsitatearen balio trantsitorioak ematen ditu.

Sistema hau, orain komertzializatu da.

-Fabrikazio-zentru malgua (Ikerlan).

Proiektu honen bitartez, automatizazio handiko fabrikazio-zentru malgu bat diseinatu eta martxan jarri da.

Zentru hau, ondoko teknologiez osatua izango da: zenbakizko kontrola, robotika, informatika eta ikusmen artifiziala.

-Sare lokalak. Gai honi buruz, ikerkuntza desberdinak egiten ari dira Ikerlan eta CEITen.

Lantegien automatizaziorako sare lokal baten diseinua eta garapena proiektua, sare lokalei buruzko ikerkuntzaren barnekotzat kontsidera dezakegu.

Lana CEITen garatu da eta sistema horren bitartez, lantegi batean zehar mikrokonputagailuak banatzen dira, sare bat osatuz eta berauen kopuru maximoa 128 dela.

Tresna bakoitzak, hamar makinatako funtzionamendu-egoerak eta produkzio-kopuruak kontrola ditzake.

Informazio guztia, PC motako ordenadore batean biltzen da.

Komunikazioen arkitektura, lantegi integratuetan aplikatzeko izeneko gaia, Ikerlanen ari dira ikertzen.

Proiektu honen helburua ingurugune industrial batean komunikazioen estudio orokorra egitea da.

Horretarako, maila desberdinetako arkitektura definituko da, automatismoak, fabrikazio-zelulak eta abar kontsideratuz.

- Sistema teknologikoaren garapena produkzioa optimizatzeko (Ikerlan) Esprit izeneko proiektu europar baten barnean, Ikerlanen sistema batzuk ikertzen ari dira, lantegien produkzioa optimizatzeko.